Gatazken kudeaketa positiboa

Hasiera - Bukaera data: 2026ko apirilaren 15a - 2026ko apirilaren 29a (Asteazkenak)
Ordutegia: 17:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko otsailaren 16a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko apirilaren 10a
Matrikulatu
Gatazken kudeaketa positiboa

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: apirilak 15, 22 eta 29 (asteazkenak) eta hiru ordutako lana. 

Nola kokatzen zara gatazka baten aurrean?

Normalean izaten dugun joera edo estiloari izena jartzea, gatazkak modu positiboan konpontzeko gaitasuna garatzeko lehen urratsa da. Batzuetan, isilik geratzeak edo arazoak minimizatzen saiatzeak arazoa bera larriagotu dezake; bai eta deserosotasun emozionala eragin ere. Beste batzuetan, arrazoia izatean tematzen bagara, akordio bat lortzea zaila suertatu daiteke.

Taldeei dagokienez, gatazkak harremanak sendotzeko aukerak bilakatzen dira eta egoki kudeatzen direnean, elkarrenganako konfiantza areagotzeko balio dute.

Eguneroko gatazkak beste ikuspegi batetik aztertzen ikasteko eta kudeaketa emozionalerako zein komunikazio eraginkorrerako teknikak ikasteko gonbita da ikastaro hau.

Irakasleak

Helburuak

• Arazoak konpontzeko estilo pertsonala identifikatzea.

• Kudeaketa emozionalerako tresnak eskuratzea.

• Komunikazio asertiboaren gaitasuna garatzea.

• Beste parte hartzaileen esperientziatik ikastea, ikuspegia zabaltzea eta elkar zaintzea.

Edukiak

• Aurreiritziek eta izaerak gatazketan duten eragina.

• 5 joerak: lehiatzea, saihestea, konpromisoa hartzea, lankidetzan aritzea edo atsegina izatea.

• Aztertu beharreko 3 dimentsioak: tartean diren pertsonak, prozesua eta arazoa.

• Gatazken fase emozionala eta fase arrazionala.

• Egoera emozionala eta kudeaketa emozionalerako tresnak prestatzea.

• Elkarrizketa bat aktiboki entzutea eta eraginkortasunez eraikitzea.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Dinamika ezberdinen bidez, hausnarketarako tartea irekiko da konfidentziala izango den espazio batean. Taldearen laguntzarekin, norberaren esperientziatik abiatutako ikasketa prozesua izango da.

Hiru aurrez-aurreko saio egongo dira eta etxean egin beharreko 3 ordutako lana.

Nori zuzenduta

Gatazkak (maila pertsonalean edo profesionalean) hobeto kudeatzeko tresnak eskuratu nahi duenari zuzendua.

Irakasleei eta irakasle-gaiei.

Jakintza-arloak