Adimen gaitasun handiko ikasleei eskolan arreta eskaini: egoerara hurbildu eta arreta eskaintzeko baliabideak.

Hasiera - Bukaera data: 2026ko apirilaren 15a - 2026ko maiatzaren 22a (Astelehena-ostirala)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko otsailaren 16a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko apirilaren 10a
Matrikulatu
Adimen gaitasun handiko ikasleei eskolan arreta eskaini: egoerara hurbildu eta arreta eskaintzeko baliabideak.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: apirilak 15-maiatzak 22

Adimen gaitasun handiaren inguruan ezagutza jasotzen goazen arren askotan arreta egoki bat egiteko zailtasunak ditugu. Hau horrela, ikastaro honetan adimen gaitasun handiko ikasleei eskolaren barruan arreta eskaintzeko oinarrizko ezagutzak jasoko ditugu, haien egoerara hurbildu eta arreta eskaintzeko bide eta baliabideak aztertuz.

Ezinbestekoak diren oinarrizko kontzeptuak aztertuko ditugu baina batez ere, ikasle hauei arreta eskaintzeko bideak ezagutuko ditugu. Eskolan arreta egoki bat eskaintzeko ditugun oztopoak identifikatu, aztertu eta horiei nola aurre egin aztertuko dugu.

Irakasleak

Helburuak

• Eredu teoriko nagusiak ezagutu.

• Ikasle horien ezaugarriak ezagutu, irakasleak detekzioan eragileak izateko.

• Gelarako esku-hartzeak ezagutu eta nola diseinatu daitezkeen aztertu.

• Gure inguruan gaiari zer-nolako arreta eskaintzen zaion aztertu.

• Partaideen kezkak plazaratu eta ahal dela erantzun.

Edukiak

• Eredu teoriko nagusiak ezagutu.

• Adimen gaitasun handiko ikasleen ezaugarriak (kognitiboak, emozionalak, sozialak).

• Metodologia eta gelako praktika egokiak.

• Gela barruan arreta eskaintzeko baliabideak eta esku-hartzeak.

Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.

Azalpen teorikotik abiatuta, egoera errealak aztertuko dira. Partaideen proposamenak, esperientzia, ardurak eta beharrak jasoko dira esku-hartzeari begira.

Nori zuzenduta

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta irakasle-gaiei. Interesa izan dezakeen edonori.

Jakintza-arloak