Miranderen berrirakurketa bere mendeurrenean

Data: 2025eko azaroaren 28a (Ostirala)
Ordutegia: 09:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko urriaren 29a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko azaroaren 24a
Matrikulatu
Miranderen berrirakurketa bere mendeurrenean

Aurkezpena

1982ko abenduan Eibarren antolatu ziren “Ion Miranderen oroimenez” jardunaldiek (eskuorria), segida izan dute aurten berriz- jaio eta ehun urtera- Iruñean eta Baionan. Gure herriaren (Miranderen hitzetan “deserriaren”) zatiketa administratibo lazgarriaren lekuko da jardunaldi akademiko hau.

XX.mendeko euskal literaturako poetarik garrantzitsuenetako bat izaki, hainbat hizkuntzatan trebe eta itzultzaile, ideologikoki probokatzaile (“enfant terrible”), ezezagun askorentzat (hortik ekitaldi dibulgatiboak han eta hemen), jardunaldi hau hutsune bat betetzera dator.

Goiz eta arratsaldeko jardunaldian haren ekarpen literarioak aztertuko ditugu, garaikide izan zituen pertsonaiekin izandako harremanaz gehiago jakin eta haren gaurkotasunaz arituko gara.

Nori zuzenduta

Literaturan, filosofian, historian, itzulpengintzan eta politikan interesa duen edonori, baina batez ere euskal pentsamendu heterodoxoan sakondu nahi duten guztiei.

Jakintza-arloak