#Olgeta01: PKMak eta gu.

Aurkezpena
Personal Knowledge Manager edo Ezagutzaren Kudeatzaile Pertsonalak ezagunak bihurtu dira azken aldian, eta egun inoiz baino aukera gehiago daude sistema eragile eta gailu ezberdinetan software hauek erabiltzeko.
“PKMak eta gu” izenburuarekin Humanitate Digitalen Ikerketa Gunearen eta Torrekua Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta Teknologia Libreen Atea #Olgeta lerroari hasiera eman nahi diogu, zeinetan teknologia berriak ezagutu, instalatu, moldatu eta erabiltzeko proposamenak zentzu ludiko eta kolektiboz landu nahi ditugun.
Helburuak
PKM tresnak ez ezik (SiYuan, Obsidian, Logseq, Zim Wiki...), haien erabiltzaileak eta haien esperientziak ere ezagutzeko aukera izango dugu, eta gero elkartu egingo garạ tailer formatuan eskuekin eta elkarrekin zerbait eraikitzeko.
Edukiak
15:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa.
15:30 - Ongietorria eta kokapena (HDGunea).
15:45 - Personal Knowledge Managerrak gure bizitzetan: esperientzien aurkezpena (SiYuan, Obsidian, Logseq, Zim Wiki...).
- Xabier Landabidea (UEU, DU)
- Miren Berasategi (UEU, DU)
- Mikel Madina (UEU, DU)
- Ana Malagon (Produktu eta zerbitzu digitaletan aditua La Personnalité-n , idazlea)
- Alex Gabilondo (Berritzegunea)
17:00 - Eta zer egin dezakegu honekin? Softwarearen instalazio eta martxan jartzeko tailerra.
- Ekarri zurekin PKM sofwarea probatzeko erabili nahi duzun gailua: android edo ios telefonoa, linux portatila, microsoft tableta... Bertan instalatu eta probatuko ditugu aukera ezberdinak.
18:30 - Ondorioak eta itxiera.
Nori zuzenduta
Teknologia digitaletan interesa duen edozein herritarri, bereziki informazio pertsonal eta profesionala modu berrietan antolatzeko tresnak ezagutzeko gogoa duen pertsona orori.