Aisiberri Topaketa: euskal aisiaren erronkak.

Hasiera - Bukaera data: 2025eko azaroaren 6a - 2026ko martxoaren 5a (Ostegunak)
Ordutegia: 18:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikulatu
Aisiberri Topaketa: euskal aisiaren erronkak.

Aurkezpena

Euskaltzaindia egiten ari den “Euskararen gogoetagunea” prozesuan berebiziko garrantzia eman zaio aisialdi antolatuari. Uste da premiazkoa dela arlo horretan jauzi bat ematea. Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia ikuspegi horrekin bat datoz, eta horrela jaso dute beren plan estrategikoetan. Aisiberri izena ere hortik dator: uste da aisialdiaren alorrean behar-beharrezkoa dela berrikuntza-bektore berriak sortzea, euskara ardatz izango dutenak baina, era berean, aisialdiak duen sozializazio-ahalmena indartu egingo dutenak. Interesgarria iruditzen zaigu eztabaida horiek euskaratik eta euskaraz izatea.

Topaketa hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak.

Saioen dinamizatzailea: Iñaki Aristondo (Kukulaisi)

Alex Vadillo Otxoa eta Aintzane Osa Alberdi: "Aisialdi antolatuan harago joan beharra dago, "jauziak" behar ditugu, aldaketa disruptiboagoak"

Irakasleak

Helburuak

  • Aisialdi antolatuan lanean ari diren Gasteiz eta Arabako eragileak biltzea eta saretzea.
  • Aisialdi antolatuan euskararen ikuspegitik Gasteizen eta Araban eman behar den jauziaz gogoeta egitea
  • Horretarako beharrak, erronkak, estrategiak, baliabideak partekatzea.

Edukiak

Bost saiotan bost gako definitu nahi izan dira eta gako horietako bakoitzaren inguruan hainbat esperientzia bildu nahi izan ditugu:

  • Aisialdi antolatuan eman behar den jauziaren beharra eta ezaugarriak.
  • Aisialdi antolatuak haur-gazteon sozializazioan duen indarra.
  • Ekintza solteetatik sistema integratu eta komuniTarioetara jauzia emateko beharra.
  • Aisialditik jatorri atzerritarra duten haur eta gaztetxoei harrera egiteko moduak.
  • Aisialdi antolatuan euskara erabiltzeko baliabideak eta estrategiak lantzea.

Nori zuzenduta

  • Aisialdian lan egiteko formatu diren edo formatzen ari diren pertsonak: hezitzaileak (begiraleak), zuzendariak, irakasleak, irakasle-eskola...
  • Aisialdi arloko profesionalak: enpresetan, administrazio publikoetan, ikastetxeetan.
  • Aisialdiko ekintzak antolatzen dituzten pertsonak: enpresetako koordinatzaileak, guraso-elkarteetako arduradunak, administrazio publikoetako teknikariak...

Jakintza-arloak