Euskal Artisten II. Mintegia: Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko

Data: 2025eko azaroaren 20a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-14:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5.5
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko urriaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko azaroaren 17a
Matrikulatu
Euskal Artisten II. Mintegia: Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko

Aurkezpena

Euskarazko kultur ekosistemaren mihiseari begiratu orduko, transmisio eta gizarteratze arazoek zein kulturgileen prekarizazioaak jotzen dute lehen kolpea begietara.

Egoera horren normalizazioaren ondoan, arrasto surrealistak nabarmen ageri dira: erdaraz mintzo den kulturari ere euskal deitzeko apustua, gurea bezalako kultura gutxitu bat profresionaltasun hutsez sustatu daitekeela sinestaraztea, kultur eskubideak hizkuntz eskubideengandik bereiztea, euskal kulturarentzako beren-beregizko neurri politikorik gabeko kultur politikak nagusi izatea…

Diziplina, korronte eta eskola desberdinetakoak izanik ere, zaurgarritasunaren urak beren bidetik beti.

Duela bi urte, artistaren estatutuaz hitz egiteko tartea hartu zuen LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak, Oiartzunen, UEUrekin elkarlanean.

Donostian hartuko du gogoetarako tartea orain, bidelagun berarekin.

Oiartzungo hitzordutik hona, Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzei Buruzko I. Inkesta egin du LANARTEAk, sortze eta interpretazio hizkuntza zehar-lerro gisa erabiliz. Hala, kultura euskaraz egiteko apustuaren ondorio ekonomikoei neurri bat jarri die. Beste eragile batzuek ere eginak dituzte beren azterketak azken bost urteetan, eta horien emaitza ugari bat dator LANARTEAren lanarenarekin.

Bateko eta besteko datuak abiapuntu hartuta, euskal kultur ekosistema biziberritzeko urratsak gogoetagai bilakatu nahi ditu orain, kulturgileak ‒izan profesional zein ez‒ lehen lerroan jarriz.

HIZLARIAK:

• Ekhi Zubiria

• Ander Lipus

• Oskia Ugarte

• Gotzon Barandiaran

• Unai iturriaga

• Ihitz Iriart

• Amagoia Gurrutxaga

• Iratxe Retolaza

• Iñigo Astiz

• Maia Iribarne

• Bernardo Atxaga

• Oihana Iguaran

• Joseba Larratxe

• Mikel Martinez

Helburuak

HELBURUAK:

• Euskal kultur ekosistemaren ‒eta, ondorioz, ekosistema horretako parte ezinbesteko diren kulturgileen‒ egoera zaurgarria datu zehatzen bitartez azaltzea.

• Euskarazko kulturaren aldeko neurri berezien beharra ikusaraztea.

• Neurri horien artean lehentasuna zeintzuri eman nahi dieten pentsatzeko plaza komuna eta diziplina-artekoa eskaintzea artista profesionalei zein amateurrei.

• Kulturgileen aldarrikapenak gizarteratzea.

Jakintza-arloak