Nor gara
Historia
Lantaldea
Kontaktua
Bigarren hezkuntzako hezkuntza-komunitateak bazterretako gorputzen gainean eta ikasgelan gertatzen diren dinamika baztertzaileei buruz pentsatzeko topagune bat sortzea da jardunaldi honen asmoa.
Ikastaro honekin, begirada bigarren hezkuntzako ikasgelan jarri nahi da. UEUtik aurreko udako ikastaroetan abiarazitako Pedagogia konprometituen haritik tiraka, ikasgelan baztertuak diren gorputzak ekarriko dira erdigunera. Horien esperientzia eta proposamenak jaso eta irakasleok ikasgelak bazterretatik eraikitzeko duten ardurari eta ahalmenari buruz hausnartuko da.
Horretarako, lehenengo zatian gorputz baztertuen esperientzia eta hausnarketak partekatuko dira eta gogoeta kolektiborako tartea ere egongo da. Ondoren, zapalduen antzerkian oinarritutako metodologiaren bitartez bigarren hezkuntzako irakasleek dinamika baztertzailetan duten eragina eta eraldaketarako ahalmena arakatuko dira, aditu baten gidaritzapean. Azkenik, jardunaldiei amaiera emateko bertsondorioak egongo dira.
1.- Euskal hezkuntzagintzan pedagogia feministetatik sakontzeko urratsak ematea.
2.- Euskal hezkuntza sistemako ikasgeletan ematen diren dinamika baztertzaileak bistaratzea.
3.- Egiturazko zapalkuntza ardatzek bigarren hezkuntzako ikasleengan duten eragina aztertzea.
4.- Bigarren hezkuntzako irakasleek ikasgelan duten eraginari buruzko hausnarketa bultzatzea eta bazterrak erdigunera eramateko konpromiso eta bideak arakatzea.
Mahai-ingurua: Gorputz baztertuak ikasgeletan
Tailerra: Irakasleen jarrerak eta transgresioarko aukerak arakatzen zapalduen antzerkiaren bitartez.
Jardunaldiaren metodologia parte-hartzailea izango da. Batetik, bazterretako esperientziak izan dituzten irakasleak izango dira hizlari eta dinamizatzaile. Esperientzia eta gogoeta ezberdinak aurkeztuko dituzte eta hausnarketa kolektiborako bidea irekiko dute. Bestetik, irakasleei buruzko hausnarketa bultzatzeko lansaio bat egingo da. Lansaio hori, zapalduen antzerkiaren bitartez egingo da. Azkenik, bertsolariek jasoko dituzte goiz osoan zehar landutako ideia nagusiak eta amaiera emango die jardunaldiei. Jardunaldi osoan zehar zaintza erdigunean jartzea lehenesten dugu, parte hartzaileen alderdi fisiko, emozional, kognitibo eta soziala kontuan izanik.
Herritar guztiei zabalik dagoen arren, bigarren hezkuntza irakasleei, hezkidetza arduradunei, pedagogia feministetan aritu eta adituei eta irakaskuntza masterreko irakasle eta ikasleei zuzenduta dag