Ikasgela kulturaz blaitu

Aurkezpena
Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.
Ikastaroaren datak: urriak 20-azaroak 17
Euskara ez da hizkuntza akademikoa bakarrik, euskal kulturaren ardatza ere bada, baina eskolak euskaraz emateak ez du bermatzen euskal kulturaren transmisioa. Gaur egun eskolan ez dago ziurtatua kultur erreferenteen transmisioa, eta, ondorioz, haur eta gazte askok ez dute euskal kultura ezagutzen.
Irakasle oro euskara-irakasle eta kultur eragile gara, baina askotan ez gara horretaz jabetzen. Irakasleok unibertsitatean ikasi badugu ere, ez dugu formakuntzarik jaso euskal kulturari buruz eta ez dakigu nola eragin alor horretan.
Hortaz, funtsezkoa da irakasleok prestakuntza jasotzea ondoren eragile izateko eta, bide batez, LOMLOEri eta curriculumari jarraitzeko.
Mirentxu Oteiza Piera eta Miren Basurto Luzuriaga: "Beharrezkoa ikusten dugu irakasleak jabetu daitezen euren ikasleen kultur erreferente direla"
Irakasleak
Helburuak
- Irakasleak egoeraren larritasunaz jabetzea.
- Edozein irakasgai irakasten dutela ere, irakasle guztiok kultur eragile bilakatzearen garrantziaz jabetzea.
- Irakasleek beren arloan euskal kultura nola txerta dezaketen hausnartzea eta ikasleengan eragitea.
Edukiak
- Egoeraren larritasuna.
- Denok kultur eragileak gara.
- Kultur erreferentzia batzuk.
- Kultur sormen transmisioa eskolan.
Metodologia
Ikastaroak bi zati izango ditu:
- Alderdi bat, formatiboa: bi orduko bi saio sinkrono online (4 ordu)
- Beste alderdi bat, praktikoa: zereginak Moodlen plataforman (6 ordu)
Kronologikoki, horrela banatuta egonen da ikastaroa:
- Urriak 20, ikastaroaren hasiera: galdetegia bete beharko du ikasle bakoitzak.
- Urriak 27, (17:30-19:30): Lehen derrigorrezko saio sinkronoa egongo da.
- Urriak 28-azaroak 5: Hiru jarduera pertsonal egiteko tartea izango da.
- Azaroak 10, (17:30-19:30): Derrigorrezko bigarren saio sinkronoa egongo da.
- Azaroak 10-17: Bukaerako lana.
Nori zuzenduta
- Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei
- Irakaskuntzan aritu nahi duen orori.
- Gaian interesa izan dezakeen edonori.