Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara.

Data: (2024ko uztailaren 8a Astelehena)
Ordutegia: 9:00-17:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko uztailaren 5a

Aurkezpena

2023ko UEUren Baionako ikastaroan Seaskan kolegioko eta lizeoko euskara irakasgaiaren programaketa osatzeko egin den ibilbidea gogoetagai izan baldin bagenuen, aurtengo jardunaldian euskara programaketaren ikasgelaratzean ezarri nahi dugu argia. Hots, teoriatik praktikara egin nahi dugu jauzia. Euskara eta euskal literatura ikasgeletan lantzeko baliabide eta ariketa zehatzak proposatuko dira, sare ezberdinetako euskara irakasle guztiei erabilgarri izanen zaizkienak.

 Jardunaldi hau UEUk eta Seaskak elkarlanean antolatu dute.

> Ikusi hemen Egoitz Urrutikoetxeari egindako elkarrizketa: "Hizkuntza baten ikaspenean ezinbestean da beharrezko testuingurua ere barneratzea"

Irakasleak

Edukiak

  • Mirentxu Ibargarai, Seaskako Pedagogia arduraduna.

"ELEAN'HITZ : Ulermenaren irakaskuntza esplizitua berehalako idatzien bidez"

  • Katixa Dolharé-Çaldumbide, Baionako unibertsitateko irakaslea.

Literaturan buru-belarri bigarren hezkuntzan, obrak burutik buru irakurriz: nola landu obra literario osoak literaturaren prismotik, bigarren hezkuntzan, testua beste helbururen arabera instrumentalizatu gabe?

> Ikusi hemen Katixari egindako elkarrizketa: "Literatura hezkuntzaren zimendua da"

  • Iratxe Retolaza

Herrimin literarioak: genero-irudikatzeak eta begirada feministak.

Euskal literaturan herriminaren inguruko irudikatze literarioak etengabeak izan dira, eta askotariko deserrotzeek (ekonomikoek, politikoek, afektibo-sexualek…) sorturiko herriminak irudikatu izan dira literaturaren bitartez, literaturaren historiaren aldi ezberdinetan, eta genero literario ugaritan. Saio honetan herrimin literario horiek aztergai izango ditugu irakurbide feministak ardatz hartuta, besteak beste, galdera hauek gogoan izanda: zer genero-imajinario irudikatu dira herriminaz jardutean? Zer genero-kokapenetik gorpuztu da herrimina? Zer-nola jorratu herrimin literarioaren inguruko begirada feministak?

  • Iñaki Eizmendi Arsuaga

Trebatze tresnak erabilera eta ahozkoa lantzeko.

Jakintza-arloak