Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz.

Data: 2023ko uztailaren 6a
Ordutegia: Osteguna.. 9:00-17:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko uztailaren 3a

Aurkezpena

Hezkuntza-sistemen, hezkuntza-eremuen eta hezkuntza-prozeduren trantsizio-une batean gaude, bai Hego Euskal Herrian, bai Ipar Euskal Herrian. Alde batetik, Espainiako estatuak sustaturiko LOMLOE legeak, besteak beste, berrikuntza pedagogikoak zein metodologikoak ditu ardatz: eremukako lanketa eta ikasteko egoerak ardatz izatea. Beste alde batetik, Frantziako estatuan Blanquer ministroaren hezkuntza-erreformak aldaketak ekarri ditu hainbat arlotan, baita baxoaren egituran ere.

Aldaketa-aldi hori ardatz hartuta, eta Euskal Curriculuma ipar hartuta, Bigarren Hezkuntzako esparruari begirako gogoeta-gune bat eta elkartrukerako gune bat sortu nahi dugu jardunaldi hauetan, hezkuntza-marko berriaren ardatz jakin bat langai izango duena: ikasteko egoerak. Jardunaldi hauetan ikasteko egoerak diseinatzeko markoez, testuinguruez, aukerez eta baliabideez jardungo dugu, eta aldi berean, ikasteko egoerak elkarrekin irudikatzeko eta sortzeko lehen urrats batzuk egingo ditugu, hainbat eredu ezagutzearekin batera. Nolanahi ere, ikasteko egoera horiek irizpide jakin batzuen arabera sortuko ditugu: hau da, Euskal Curriculumaren markoa gogoan izanda. Halaber, Euskal Curriculuma hezkuntza-marko eta -testuinguru berrietara egokitzeko gogoetak sustatuko ditugu.

Jardunaldi hau UEUk eta GOI Goimailako Online Institutuak elkarlanean antolatu dute.

 

> Elkarrizketa: Iratxe Retolaza: "Hezkuntza-marko berrian Euskal Curriculuma birpentsatzeko eta garatzeko irizpide oinarrizko batzuk adostu nahi ditugu"

Irakasleak

Helburuak

  • Hezkuntza-marko berriak proposaturiko ikasteko egoerak diseinatzeko prozedurak eta baliabideak partekatzea, Euskal Curriculuma ardatz izanda.
  • Ikasteko egoeretan euskal kultura zehar-lerro izan dadin har daitezkeen bideez gogoeta egitea.
  • Ikasteko egoerak diseinatzean hezkuntza-markoaren zehar-lerro hauek euskal dimentsiotik nola txertatu pentsatzea: hezkidetza eta konpetentzia digitalak.
  • Ikasteko egoerak euskal dimentsioaren begiradatik diseinatzeko baliagarriak izan daitezkeen proiektuak eta praktikak ezagutzea.

Nori zuzenduta

Hezkuntza-berrikuntzan eta Euskal Curriculumaren garapenean interesa duten eragileak: Bigarren Hezkuntzako irakasleak irakasleen formatzaileak, orientatzaileak, hezitzaileak, kultur eragileak....

Jakintza-arloak