Oihana Amundarain Oronoz
Izena: Oihana
Abizenak: Amundarain Oronoz
Ikasketak: Ingeles eta Euskal Filologia ikasketak
Jaioterria eta urtea: Ikaztegieta, 1981
Ingeles eta Euskal Filologian lizentziatua, EHUn. Euskara eta Euskal Literatura irakaslea Bigarren Hezkuntzan, eta 2022tik Irungo Eguzkitza BHIn irakasle. Gasteizko IKA euskaltegian hizkuntzen irakaskuntzan eta metodologian trebatua, eta Hala Bedi irratian euskarazko magazina egiten eta bultzatzen aritua. Gaur egun, Nafarroako Leitza herrian herrigintzan dihardu, Tximutxe euskara taldean eta LHL inklusioaren aldeko lan-taldean.