Berrindartze pertsonala eta auto-zaintza
Aurkezpena
Ikastaroaren data: urriak 21
Beste pertsonak zaintzeak indar-galtze sakona ekarri dezake eta ondoezean murgiltzera eraman. Gaixotasun emozionalen iturri izan daitekeen horretan, auto-zaintza ongizatearen oinarri bezala hartzen du oinarritzat tailer honek.
Gure buruaz behar bezala arduratzeko gonbidapen bat da.
Irakasleak
Helburuak
• Nork bere burua ezagutzeko bideak egitea eta autoestimu onaz gozatzea
• Gure emozioez jabetzea eta positiboki kudeatzea.
• Estresa edo antsietatea kudeatzeko baliabideak eskaintzea
• Gure burua ahalduntzea plan pertsonal baten bitartez
Edukiak
• Autoestimua: indartzeko bideak.
• Gure gaitasunaz jabetu eta auto-konfiantza landu.
• Emozioen kudeaketa.
• Antsietatea eta estresari aurre egiteko tresnak.
Metodologia
Ariketa praktikoetan, hausnarketa-dinamiketan eta eguneroko lanean erabil daitezkeen tresnetan oinarrituko da.
Nori zuzenduta
Zaintzaile lanetan dabilen edonorentzako zuzendua. Honek sortzen duen karga emozionala, gutxietsiak eta dedikazioa guregan modu ez-egoki batean ez bilakatzeko bideak ikasi nahi dituenarantzako.