HDEH2021: Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez.

Aurkezpena
UEUk 2019an Humanitate Digitalen sustapenean hasitako ibilbidean beste aurrera pausu bat da urtarrilaren 24an irekiko den Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia.
2019an “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” eta 2020an “Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte” jardunaldiak antolatu ondoren ekitaldi honetan gaia "Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez." izango da.
Edizio honetan eskaintza eta topagunea digitala eta asinkronoa izango da, gaiaren lanketa beste aukera berri batzuetatik esploratzeko asmoz.
Hiru ardatzen inguruan proposatuko den erakusketa digitalean parte hartzaileek Humanitate Digitalen inguruko baliabide eta edukiak jasoko dituzte eta haien inguruan hausnartzeko aukera izango dute.
Ekimen hau Errenteriako udalak babesten du, Humanitate Digitalen lerroaren baitan.
Babeslea:
JARDUNALDIAN PARTE HARTZEKO:
- Jardunaldi honen gune birtuala hemen aurkituko duzu.
- Bertara sartzeko epea: 2022ko urtarrilaren 24tik otsailaren 24ra izango da.
- Gunean sartzeko erregistroa burutu beharko duzu.
- Asinkronoa denez, nahi duzunean eta nahi beste alditan sartu zaitezke, ekoizpenak ikusi eta entzun zein bertatik sortuko den hausnarketa eta elkarrizketetan parte hartzeko aukera izango duzu.
Irakasleak
Edukiak
Honako gai hauek aurkeztuko dira:
- Arrasateko Loaren Letania, Olatz Otaloraren eskutik.
- Gorputza, diskurtsoa, eraikuntza, Itoitz Rodrigoren eskutik.
- Etorkizunaren Irakurketa(k), Gorka Julio, Goizalde Landabaso eta Xabier Landabidearen eskutik.
Metodologia
Jardunaldi asinkronoa izango da. Erakusketa digital formatora ekarrita, parte hartzaileek proposatutako eduki-ekoizpenak ikusteko aukera izango dute, bai eta horiei loturiko material osagarria.
Elkarrekintza online izango da Moodle plataformak eskaintzen dituen baliabideen bitartez.
Erakusketa/jardunaldia hilabetez egongo da zabalik eta parte hartzaileek nahi duten guztietan sartu ahal izango dira bertara.