Jardunaldiak :: Teknologia
Era ezberdinetako datu digitalen kudeaketak paradigma aldaketa ekarri du diziplina ezberdinetan, baina baita ere eragile sozial eta kulturaletan. Egun, gero eta aukera gehiago dago kudeatzeko jendartean sortzen diren datuak errealitateko esparru anitzetan (giza-jarduerak, klikak, testuak, irudiak eta soinuak, besteak beste) eta kantitate handiagoetan (big data), Konputazio Zientziei esker.
Horrek eta diziplinartekotasunak ikuspegi enpirizista ekarri du Humanitateetako eta baita Gizarte-zientzietako komunitate askotan. Gero eta garrantzia handiago du ikerketa egiteko erabili diren datuak elkarbanatzea, ikerketak erreproduzitzeko edo, baita ikerketa hobetzeko eta zergatik ez ikerketa zalantzan jartzeko.
Arlo honetan, hasierako galdera digitalizazioak eta Konputazio Zientziek zertan lagun dezaketen aztertzea izan zen, baina egun galdera horren mugak ikusi ondoren, Humanitate Digitaletan bestelakoak dira egiten den galdera: Zentzua al du digitalki orain arte egiten ibili garena egiteak? Zer da digitalki soilik egin daitekeena? Esparru digitalean sorturiko giza-interakzioak nolakoak dira? Nola eragiten du digitalizazioak ikerketan bertan?
Euskal Herrian eta euskaraz, ordea, Konputazio zientzietan eta Humanitateetan nahiz Gizarte-zientzietan ez da diziplinarteko elkarlan handirik egon. Azken urteetan ordea, euskarazko dokumentuen digitalizazio masiboarekin, sare sozialen eztandarekin eta hizkuntz teknologien hedapenarekin arloen arteko lankidetza abiadura biziz garatzen ari da. Esparru bien artean eremu berriak ere ireki dira; eta historian, hezkuntzan, hizkuntzalaritzan, soziologian, kazetaritzan, zuzenbidean eta beste arlo askotan datuetan oinarritutako tresna eta ikerketa asko garatzen ari dira.
Gure ustez Humanitate digitalak edo eHumanitateak izena eman zaion eremu dakartzan aukerak baliatzeko garaian gaude eta Euskal Herrian aukera handiak ditugu lan interesgarriak aurrera eramateko. Lan hori bultzatzeko nazioartean Humanitate Digitalak sustatzeko elkarteak sortu dira. Euskal Herrian ez dago horrelakorik eta horregatik hain zuzen ere antolatu dugu jardunaldi hau: elkarte hori nola sor daitekeen hausnartzeko eta jakintza-arloen arteko elkarlana nola bultzatu daitekeen eztabaidatzeko.
.
--> Ikusi hemen egunak eman zuenaren Laburpen bideoa
Informatika Doktorea, IXA taldeko (UPV/EHU) ikertzailea.
UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea/ikerlaria. UEUko zuzendari-ohia. UEUkidea.
BERRIAko infografista.
www.hezikt.eus Berezko Tituluko (UPV/EHU) zuzendaria da. Euskal Filologian (2001) eta Filosofian (2007) lizentziatua eta doktorea 2014an Euskal Filologian. Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 2008tik eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea. Halaber, IXA Taldeko ikertzailea eta CLARIN-ERICeko kide. UEUko kidea.
Hizkuntzalaritzan lizentziatua. UPV/EHUko doktoregaia.
Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.
Twitter: @txerren
Ahotsak.com egitasmoko arduraduna. Interneten aditua da eta euskara eta teknologia berrien inguruko gaiak uztartzen ditu.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:30-09:45 |
Ongi etorria eta aurkezpena.
--> Ikusi hemen ongi etorriaren bideoa |
|
09:45-10:15 |
HITZALDIA: Humanitate Digitalak (HD). Sarrera, digitalizazioaren aukerak eta erronkak.
--> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa |
|
10:15-11:00 |
MAHAI-INGURUA: Digitalizazioa eta Hezkuntza.
Moderattzailea: Mikel Iruskieta (UPV/EHU) --> Ikusi hemen mahai-inguru honen bideoa |
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia |
|
11:30-12:15 |
MAHAI-INGURUA: Hizkuntza eta e-Humanitateak.
Moderatzailea: Iñaki Alegria (UPV/EHU, UEU) --> ikusi hemen mahai-inguru honen bideoa |
|
12:15-13:00 |
MAHAI-INGURUA: Zientzia sozialak eta komunikazioa.
Moderatzailea: Xabier Landabidea (DU, UEU) --> Ikusi hemen mahai-inguru honen bideoa |
|
13:00-13:30 |
HITZALDIA: CLARIN Europako sarea: eHumanitateak eta zientzia sozialak lankidetzarako behar duten hizkuntza azpiegiturak sortzen.
--> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa |
|
13:30-14:00 |
Ondorioak.
--> ikusi hemen amaiera eta ondorioen atal honen bideoa. |
Jardunaldia doakoa da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.