HDEH2020. Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte.

Data: 2020ko abenduaren 18a (Ostirala)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 9:30-13:30
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 4
Matrikula-epearen hasiera: 2020ko azaroaren 16a
Matrikula-epearen bukaera: 2020ko abenduaren 16a
HDEH2020. Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte.

Aurkezpena

2019ko ekainean UEUk "Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana" jardunaldia antolatu zuen Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ordutik urtebete igaro da, mundu mailako pandemia batek jo gaitu eta Errenteriako Udalarekin batera Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea (HDGunea) proiektua martxan jarri dugu Torrekuako eraikin historikoan.

Teknologia digitalek paradigma aldaketa ekarri dute jakintza esparru eta lan diziplina ezberdinetara, eta baita ere eragile sozial eta kulturaletara ere. Arazo berriekin batera erantzun berriak ere baditugu, baina 2019an mahaigaineratu genituen galdera askok mahai gainean jarraitzen dute; zertan lagun diezagukete digitalizazioak eta konputazio zientziek? Zentzua al du orain arte egiten ibili garena egiten jarraitzeak? Nola aldatu ditu giza-interakzioak ingurune digitalak? Nola eragiten dio teknologiak ikerketari berari?

Abenduaren 18an, eta planeta osoko gizarteak kolpatu dituen krisialdi betean lehen jardunaldi inaugurual haren ondorengo kontzeptuala aurkeztuko dugu: Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldiak, edo bere akronimo forman HDEH2020.

Aurtengo azpititulu edo leit motif bezala John Culkin jesulagun, irakasle, ikerlari eta humanitate digitalen aitzindariak bere lagun Marshall McLuhani buruz idatzitako gidan jasotako esaldia moldatu nahi izan dugu, gure egoera ondo jasotzen duelakoan: Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte (“We become what we behold. We shape our tools and then our tools shape us” Culkin, J.M. (1967, March 18). A schoolman’s guide to Marshall McLuhan.)

Aurten, egoeraren singulartasuna aitortu eta saio osoa online formatoan egitea erabaki dugu digitaltasunaren arriskuez hausnartzeaz gain bere aukerak baliatzeko erantzunkizuna dugula ere uste dugulako. Hala, hiru izango dira aurten landuko ditugun ardatz tematikoak:

  • Teknologia, artea, sorkuntza.
  • Ikerketa, ezagutza, zabalkundea.
  • Artxiboa, banaketa, kontsumoa.

Ardatz bakoitzera gaiaren inguruan eskuekin hausnartu duten eragileak ekarri nahi izan ditugu solasaldia ahalbidetuko duten markoak eragiki nahirik. Horretaz gain saioak eurek eta material gehigarria beren beregi prestatutako moodle plataformako biltegi batean batuko dugu, kontsultarako eskuragarri egon dadin.

Saio honek urteetan jarraituko duen elkarrizketa jarraitu eta askotariko baten lehen pausua izan nahi du. Galdera eta erantzunen eta galdera gehiagoren gelditzen ez den motore (ez soilik) digital bat. Bat eta zerozko taupadak (ere) dituen bihotz berri bat.

.

Elkarrizketak:

Irakasleak

Metodologia

Jardunaldia UEUren Ikasgela Birtualetik emango da.

.

Jakintza-arloak