Ikerketa transmititu eta dibulgatu
Transmisioa
Ezagutza transmititu
Doktoregai eta ikertzaileentzat beren ikerketarako baliagarriak diren ikastaroak antolatzen ditugu.
IkerGazte kongresua bi urterik behin antolatzen dugun diziplinarteko kongresua da. Euskal ikertzaile gazteek elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira haren helburuak.
Jakintza-alor desberdinetako topaketak antolatzen ditugu bi helbururekin: euskal komunitate-zientifikoa saretzeko eta alorrean alorreko ikerketak ezagutzeko.
Dibulgazioa
Barredromoa ekitaldian zientziak, euskarak eta umoreak bat egiten dute. Ikertzaile gazteek beren ikerketa hamar minututan azaldu behar dute, umorez zipriztinduta.

Akademiatik plazara ekitaldian ikertzaile gazteei erakusleiho bat ematen diegu beren ikerketak zazpi minututan azaltzeko ahalik eta modu dibulgatzaileenean. Haiekin batera ibilbide oparoko ikertzaileek ere parte hartzen dute.

Hitzaldi-ziklo hau Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean egiten dugu. Helburua da unibertsitate-gaiak Ipar Euskal Herrian modu dibulgatzailean zabaltzea.

Txiotesia euskal ikertzaile gazteen lanak gizarteratzeko eta haiei izen-abizenak jartzeko bi urterik behin antolatzen dugun sareko lehiaketa da. Ikertzaile gazteen sarea sendotzea eta zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzea ere badira egitasmoaren helburuak.

Ikertzaile euskaldunak elkarrizketatzen ditugu haien lana ikusgarriago egiteko helburuarekin, azpimarra ikertzaile gazteetan jarriz.

Euskal ikertzaile gazteei ahotsa emateko sortu dugun espazioa da ikerl(h)ari bideopodcasta. Ikergazteen kezkak mahaigainean jartzen ditugu ordubeteko saioetan.
Solasaldi hauek Baionako On! Gunean antolatzen ditugu. Helburua da Ipar Euskal Herriko ikertzaile gazteei plaza ematea eta unibertsitate-mailan komunitatea saretzea, kafe baten bueltan eta elkarrizketa formatuan.
Ikerketan nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko ikertzaile aitzindarien testigantzak jasotzen ditugu hainbat dokumental laburretan.





