Ibilbide bat eta zazpi bidelagun: eskola inklusiboa eta album ilustratuak uztartuz

Jakintza-arloak: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
ISBN: 978-84-8438-959-0
Argitalpen urtea: 2026
Orrialdeak: 212

Liburu honek album ilustratua ardatz duen ibilbide literario bat proposatzen du Lehen Hezkuntzarako, literaturaren eta inklusioaren arteko zubia eraikiz. Liburuak ainguraketa teoriko eguneratua eskaintzen du hezkuntza literarioari, album ilustratuari eta inklusioari buruz, eta ikuspegi hori praktikara eramaten duten zazpi diseinu didaktiko aurkezten ditu, zazpi album ilustratutan oinarrituta. Hautatutako album ilustratuek aniztasuna, identitatea, enpatia eta justizia soziala erdigunera ekartzeko aukera eskaintzen dute eta irakurle aktibo eta herritar konprometituak hezteko bidean lagun bilakatzen dira. Proposamen didaktikoek ikas egoeren egitura baliatzen dute, azken proiektu erreal bati begira daude eta diziplinartekotasuna, sormena, ikaskuntzaren diseinu unibertsala eta ikasleen ahotsa lehenesten dituzte. Liburuak xede du irakasleei zein hezkuntza-esparruko bestelako eragileei tresnak eskaintzea album ilustratuak ikasgelan lantzeko, literatura ikaskuntza-prozesuaren erdigunean kokatuz eta begirada inklusiboa bermatuz.

Haizea Galarraga Arrizabalaga: «Ikastetxeetan, maila guzti-guztietan, album ilustratuei leku egitea erabaki literario eta pedagogiko indartsua da»

Aurkibidea

1. LURRA: HASIERA

1.1. Nondik eta nora

1.2. Hartzaileari oharrak

2. HAZIA: IDEIEN SORBURUA

2.1. Literatura: mundua ulertzeko eta eraikitzeko atea

2.1.1. Hezkuntza literarioa ipar. Zenbait hausnarketa gaitasunez eta zaletasunez (Idurre Alonso Amezua)

2.1.2. Album ilustratua. Hitzaren eta irudiaren arteko dantza

2.2. Inklusioa: bidea eta jomuga

2.2.1. Inklusioa, inor bazterrean gera ez dadin (Ana Luisa López Vélez)

2.2.2. Irakurketa inklusiorako zubi

3. KIMUAK: 7 ALBUM ILUSTRATU, HAMAIKA AUKERA

3.1. Hautatutako album ilustratuak

3.2. Beste hamaika aukera

3.3. Ibilbide literarioa ulertzeko eta interpretatzeko jarraibideak

4. UZTA: IBILBIDE LITERARIOA

4.1. Nor da zomorro hau? (LH1)

4.2. Tango iritsita, hiru dira (LH2)

4.3. Heldu garen guztiak (LH3)

4.4. Mokotxiki (LH4)

4.5. Goikoak eta behekoak (LH5)

4.6. Artistak gara gu (LH6)

4.7. Nor izan nahi zenuke? (komodina)

5. ETORKIZUNEKO (UDA)BERRIAK

Ibilbide bat eta zazpi  bidelagun: eskola  inklusiboa eta album  ilustratuak uztartuz