Euskal ekoizpen zientifikoaren bilakaera Ingumaren 25 urteen bitartez ikuspegi bibliometriko batetik

Jakintza-arloak: Dokumentazioa
ISBN: 978-84-8438-969-9
Argitalpen urtea: 2026
Orrialdeak: 96

DOIa: https://dx.doi.org/10.26876/Ekoizpen-zientifikoa.2026

Txosten hau “Ingumak 25 urte” ikerketa-bekaren emaitza da. Azken 25 urteetako euskarazko ekoizpen zientifikoaren bilakaera aztertzen du, Inguma datu-basea ardatz hartuta eta beste iturri batzuekin osatuta. Helburua euskarazko ekoizpen zientifikoaren bilakaera, inpaktu akademikoa, eta lankidetza- eta ikusgarritasun-patroiak aztertzea izan da. Horretarako, metodologia mistoa erabili da: alde batetik, adierazle bibliometrikoetan oinarritutako analisi kuantitatiboa, eta bestetik, Europako hizkuntza gutxituetako adituekin egindako elkarrizketa kualitatiboak.

Emaitzen arabera, Inguma baliabide estrategikoa da euskarazko ekoizpen zientifikoa jasotzeko eta balioesteko. Hala ere, ekoizpen idatziak beheranzko joera du, eta argitalpenen %78a giza eta gizarte-zientzietan biltzen dira. Gainera, euskal komunitate akademikoko egileen eta erakundeen arteko lankidetza baxua da. Txostenak azpimarratzen du zientziaren ebaluazio-sistemek hizkuntza hegemonikoetan, batez ere ingelesez, argitaratzea bultzatzen dutela eta, horrek, murriztu egiten duela euskararen eta bestelako hizkuntza gutxituen ikusgarritasuna nazioartean. Dena den, Inguma funtsezko tresna da euskarazko komunitate zientifikoa indartzeko eta ezagutza akademikoaren hedapenerako.

Amaia Torrealday Gallarreta: "Inguma ezinbesteko pieza da euskarazko ezagutzaren transmisioa eta biziraupen akademikoa bermatzeko"

Aurkibidea

Laburpena

Resum

Crynodeb

1. Sarrera

2. Metodologia

2.1. Bibliometriaren oinarriak, adierazleak eta erabilitako iturriak

2.2. Galdetegia

2.3. Sakoneko elkarrizketak

2.4. Adimen arti izialaren erabilera

3. Emaitzak

3.1. Ekoizpen-adierazleak: Inguma

3.2. Inpaktu- edo ikusgarritasun-adierazleak: WoS, Scopus eta Dialnet

3.3. Lankidetza-adierazleak

3.4. Galdetegia eta sakoneko elkarrizketak

4. Eztabaida eta ondorioak

5. Taulen aurkibidea

6. Irudien aurkibidea

7. Erreferentzia bibliografikoak

Eranskinak

I eranskina. Google Forms galdetegia

II eranskina. Sakoneko elkarrizketen eta galdetegiko erantzunen analisia

Euskal ekoizpen zientifikoaren bilakaera Ingumaren 25 urteen bitartez ikuspegi bibliometriko batetik

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)