Etxearen korapiloa nola askatu

Jakintza-arloak: Arkitektura eta hirigintza
ISBN: 978-84-8438-931-6
Argitalpen urtea: 2025
Orrialdeak: 235

Liburu hau Ipar Hegoa Fundazioarekin argitaratu da elkarlanean

Etxebizitzaren korapiloa askatu daiteke. Horretarako hainbat neurri politiko, ekonomiko eta sozial hartu behar dira, herritarrei eskaintza, prezio eta ziurtasun egokia emango dietenak. Euskal Herrian etxebizitza-politika justu bat gauzatzeko hogeita hamar gako daude, ia aldi berean eta epe luzez aplikatu beharrekoak. Gaurtik hasita.

Herritar guztiei etxebizitza duin, eskuragarri eta iraunkor baterako sarbidea bermatzeko alokairu sozialeko etxe-parke publiko zabal eta unibertsala sortu behar da bereziki. Aldi berean prezioak kontrolatzeko mekanismoak ere ezarriz. Europako eredu arrakastatsuenak diren Danimarkaren, Herbehereen edota Austriaren bidetik.

Nola? Etxe hutsak mugiaraziz, etxe merkeak lehentasunez erosiz, hiriak birdentsifikatuz, espekulazioa geldiaraziz, pisu turistikoak debekatuz... Kontuan izanik, betiere, etxebizitzaren arazoa konpondu behar dela bestelako arazoak sortu gabe, hiri-segregazioa edo euskararen kaltetzea kasu.

Erronka handi bezain egingarria, borondate politikoa badago. Bizitza eta etxebizitza benetako sinonimoak izan daitezen askatu behar dugu etxearen korapiloa. Gizartea guztiz apurtu baino lehen.

Aurkibidea

I. HITZAURREA: ETXEBIZITZAREN NEGOZIOA ETEN

II. AURKEZPENA: EXCUSATIO NON PETITA

III. SARRERA: BIZITZA ETA ETXEBIZITZA SINONIMO DIRELA GOGORATU

IV. ESKAINTZAREN KORAPILO-HARI POLITIKOAK

1. Alokairu sozialeko parke publikoa lehenetsi

2. Beharrezkoa (barnera) eraiki

3. Estandarrak eta lagapenak berrikusi

4. Dagoena eraberritu

5. Etxe hutsak aktibatu

6. Etxe merkeenak (lehentasunez) erosi

7. Hirigintzatik ere alokairu soziala bultzatu

8. Lursail publikoak ez saldu

9. Turismo-erabilera etxebizitzetan debekatu

10. Gazteei konponbide berezia eskaini

V. PREZIOAREN KORAPILO-HARI EKONOMIKOAK

11. Etxe-politika publikorako aurrekontua handitu

12. Alokairuaren prezioa mugatu

13. Lurzoruaren prezioa zuzendu

14. Espekulazio urbanistikoa moztu

15. Espekulazio finantzarioa gelditu

16. Elkarlan publiko-pribatuan jabegoa publiko mantendu

17. Irabazi mugatuko etxe-elkarteak piztu

18. Lukurreria fiskalki zigortu

19. Prestazionismo generalista murriztu

20. Diru-kontuak ere arautzeko eskumenak garatu

VI. ZIURTASUNAREN KORAPILO-HARI SOZIALAK

21. Parte-hartzea eta herrigintza ahaldundu

22. Etxegabetze-arriskuan dauden pertsonak lagundu

23. Kale-egoeran dauden pertsonak babestu

24. Hirigintza-ghettizazioa saihestu

25. Aldi baterako eta gelakako alokairuak kontrolatu

26. Bestelako etxebizitza-ereduak ere sustatu

27. Datu erreal eta enpirikoak hedatu

28. Errolda (eta ondoriozko eskubideak) zabaldu

29. Udalerri euskaldunen egoera kontuan hartu

30. Etxebizitza-eskubidea etengabe borrokatu

VII. IRTEERA: ALOKAIRU SOZIALA BIZI-AUKERA BIHURTU

VIII. ERREFERENTZIAK

IX. AURKIBIDE KRONOLOGIKOA

Etxearen korapiloa nola askatu