Teknologia digitalen inguruko pertzepzio sozialak: abantailak eta desabantailak sexuaren eta adinaren arabera

Autorea(k): Irati Becerril-Atxikallende, Bingen Marcos-Rivero, Nuria Galende, Uxue Llano-Abasolo, Joana Jaureguizar
Jakintza-arloak: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Orrialdeak: 7-21

Tresna digitalak erabilgarriak dira informazioa azkar eta erraz eskuratzeko, entretenitzeko eta komunikatzeko aukera ematen dutelako, muga geografikoak gaindituz. Hala ere, horien erabilerak arriskuak ere badakartza, esaterako, gainkarga informatiboa eta mendekotasun teknologikoa. Ikerketa esploratzaile honek gailu digitalen erabilerarekin lotutako abantailei eta desabantailei buruzko pertzepzio sozialak aztertzen ditu, parte-hartzaileen sexuaren eta adinaren arabera egon daitezkeen aldeak kontuan hartuta. Horretarako, EHUk antolatutako Bilboko «Europako Ikertzaileen Gaua» ekitaldian lortutako erantzunen kategorizazioan oinarritutako ikuspegi kualitatiboa erabili da. Jasotako emaitzek erakusten dute tresna digitalen abantaila nagusiak informazioa berehala eskuratzearekin, ikaskuntzarekin eta komunikazioa erraztearekin lotuta daudela. Aitzitik, identifikatutako arrisku nagusien artean daude informazioaren egiazkotasuna bereizteko zailtasuna, tresna digitalekiko mendekotasuna eta ongizate psikologikoan duten eragin negatiboa.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 137