Etxebizitza-sektorearen bilakaera Sobietar Batasuneko hirietan: kommunalkatik bloke prefabrikatuetara
Artikulu honen helburua da Sobietar Batasunaren historian zehar hirietako etxebizitzek izandako bilakaera aztertzea. Landa-munduari aipamenen bat egin arren, sovkhoz, kolkhoz eta bestelako nekazaritza-bizitokien bilakaera ez da landu. Hein berean datxa edo sobietar zenbaitek hirietatik kanpo zituzten oporretarako etxebizitzak ere baztertu dira. Lana bigarren mailako iturriak erabiliz osatu da.
Testuinguru historikoa, bereziki ekonomikoa, landu ostean, lana bi epealditan banatuta dago: iraultzaren unetik Stalinen heriotzara artekoa, zeinean kommunalkak izan ziren etxebizitza mota nagusia, eta Khrustxovek erreformak hasi zituenetik Sobietar Batasuna desegin artekoa, etxe prefabrikatu familiarrak nagusitu ziren garaia. Eraikuntza-sektorearen antolaketa eta etxebizitza motak landu dira batez ere. Azkenik, lana etxebizitzen esleipen moduari buruzko atal batekin amaitzen da.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu