Nor gara
Historia
Lantaldea
Kontaktua
Ikerlan honen helburu nagusia da adimen-gaitasun handiko haurrek hezkuntza-eremuan izandako esperientziak ikertzea, haien gurasoen ikuspegitik. Era berean, seme-alaben ezaugarri nagusiei eta interesei buruzko datuak bildu ziren, bai eta gurasoen inpresioei, bizipenei eta itxaropenei buruzkoak ere. Horretarako, elkarrizketa erdi egituratu eta sakon bat diseinatu zen eta adimen-gaitasun handiko haurren 22 gurasori egin zitzaien, haien esperientziak eta pertzepzioak ulertzeko. Datu guztiak aztertu ostean, lortutako emaitzek erakusten dute ikasle hauen artean dagoen aniztasun handia, familiaren eta eskolaren arteko komunikazio
eraginkorraren eta lankidetza estuaren garrantzia, eta irakasleentzako prestakuntza espezifiko eta jarraituaren beharra. Era berean, gurasoen ardura batzuk eta ikasle horien trebetasun kognitibo eta emozionalen garapen optimoa errazteko hezkuntza-estrategia pertsonalizatuen inplementazioaren beharra nabarmendu ziren.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu