Eredu pedagogikoetan oinarritutako heziketa fisikoa: eta ereduak non?

Autorea(k): Raúl Martínez-Santos
Jakintza-arloak: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Orrialdeak: 21-44

Badirudi models based pedagogy delakoa nagusitu dela Espainian eskolako hezkuntza fisikoaren azken berrikuntza-zikloan, baina korronte horren garrantzia eta balizko sendotasun zientifikoa ez datoz bat. Heziketa fisikoaren planteamendu horri buruz argitaratu den eskuliburu berrienaren irakurketa arretatsuari esker, ondoriozta daiteke proposamen didaktiko horrek arazo larriak dituela benetako eredu zientifikoak justifikatu eta proposatzeko. Adibide didaktikoetan oinarritutako heziketa fisikoaren sustatzaileek gabezia hirukoitza erakusten dute: ez dute erabiltzen besteei eskatutako terminologia garbia, ezta oinarrizko kontzeptuetan ere (pedagogia eta didaktika ez dira bereizten); ez dute adierazten esku-hartze motorraren egitura zein den, eta zaila da eredu horien komunztadura praktiko eta teorikoak aurkitzea; eta hezkuntza fisikoaren berezko edukiak (ludomotrizitatea) bigarren mailako elementu bihurtzen dituzte. Tamalez, eredu pedagogikoen korronteak ez du indartzen heziketa fisikoa, ahuldu baizik.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 133