Zertan da erizaintza?
Eboluzio handia izan du erizaintzak azken urteetan, ikasketa-aldaketa, preskripzio-legea eta Nursing Now mundu-mailako kanpaina direla medio. Aldaketa berrien aurrean, beharrezkoa da aztertzea zertan den erizainen lan-egoera eta ikerketa-ekoizpena gure inguruan. Estatistikako Institutu Nazionaleko eta Lanbideko datuak erabiliz, Euskadiko eta estatuko erizainen enplegagarritasun-tasak zeintzuk diren adieraziko da artikulu honetan. Nazioarteko lan bibliometriko bat eta Ikerbasqueren azken txostena aintzat hartuta, erizaintzako ikerketa-ekoizpenaren inguruko datuak emango dira. Osasun Sistema Nazionaleko erregistroen arabera, erizain kopurua arreta-maila ezberdinetan nola banatzen den aurkeztuko da eta lan-baldintzen inguruko zenbait datu jorratuko dira.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu