IEB 2026: Komunikazio-deialdia zabalik
Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) XIV. edizioa antolatu du UEUko Informatika Sailak 2026ko azaroaren 12an, Donostian. Jardunaldiak jauzi kuantikoa izango du gai nagusi: teknologia honen oinarri teorikoak, gaur egungo egoera eta informatikara dakartzan aldaketa sakonak aztertuko dira, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronkak eta aukera berriak ere.
Komunikazio-deialdia:
Jardunaldian zure komunikazio aurkeztu nahi baduzu, bi modalitate hauetako batean egin dezakezu:
- Komunikazio orokorrak: Informatikari buruzko esperientziak, garapenak eta ekimenak aurkezteko.
- Ikasleen proiektuak: Informatikaren adar desberdinetako ikasleek beren proiektu, Gradu Amaierako Lan (GRAL) edo Master Amaierako Lanen (MAL) berri eman dezaten. Sariak banatuko dira lanen artean.
Parte hartzeko bidali beharrekoa:
- Izenburua edo proiektuaren izena.
- Egileen izen-abizenak.
- Orrialde bateko laburpen bat (PDF edo testu soila).
- Harremanetarako posta elektronikoa eta telefonoa.
Komunikazioak ieb@ueu.eus helbidera bidali behar dira. Azken eguna: urriak 23
Info +: IEB 2026
urria2321:59
