IEB 2026: komunikazio-deialdia zabalik

2026ko irailaren 16a

Arkatza eta papera ageri dira argazkian

2026ko azaroaren 12an Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) XIV. edizioa egingo du UEUko Informatika sailak Donostian. Jardunaldiak konputazio kuantikoa izango du gai nagusi: teknologia honen oinarri teorikoak, gaur egungo egoera eta informatikara dakartzan aldaketa sakonak aztertuko dituzte, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronkak eta aukera berriak ere.

Azken urteotan, konputazio kuantikoak aurrerapauso nabarmenak egin ditu laborategitik haratago: kriptografia, optimizazio-problema konplexuak, zientzia-simulazioak eta ikasketa automatikoa dira teknologia honek irauli ditzakeen arloetako batzuk. Donostian inauguratutako IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoak ere jauzi horretan laguntzea du helburu. Baina, aldi berean, zibersegurtasunari buruzko kezkak, gaur egungo hardwarearen mugak eta prestakuntza-beharrizan berriak ere ageri dira. Jardunaldian, gai horiei buruzko hainbat adituren hitzaldiak eta ekarpenak entzuteko aukera izango dute.

Horretaz gain, informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian.

Ohi bezala, komunikazio-deialdi bat antolatu dugu aurtengo IEBra begira: informatikari buruzko esperientziak, garapenak eta ekimenak jasoko dituena. Ikasleek ere beren proiektu eta gradu zein amaierako lanen berri emateko gonbita jasotzen dute.

Komunikazio-deialdia

Aurtengo IEBra begira bi komunikazio-mota bideratuko dituzte:

  • Komunikazio orokorrak: Informatikari buruzko esperientziak, garapenak eta ekimenak aurkezteko.

  • Ikasleen proiektuak: Informatikaren adar desberdinetako ikasleek beren proiektu, Gradu Amaierako Lan (GRAL) edo Master Amaierako Lanen (MAL) berri eman dezaten. Sariak banatuko dira lanen artean.

Parte hartzeko bidali beharrekoak:

  • Izenburua edo produktuaren izena.

  • Egileen izen-deiturak.

  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).

  • Harremanetarako posta elektronikoa eta telefonoa.

Data garrantzitsuak:

  • Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2026ko urriaren 13a

  • Egileei onarpena jakinaraztea: 2026ko urriaren 20a

Nora bidali: ieb@ueu.eus