03x03: Motibazioak

2025eko azaroaren 19a
Euskal ikertzaile gazteei ahotsa emateko UEUk sortutako ikerl(h)ari bideopodcastaren 3. denboraldia estreinatu da. Aurten lehenengoz bideopodcast ibiltaria izan da eta Bilbon, Iruñean, Gasteizen zein Baionan egin dira grabaketak.
Gasteizen, Euskaltzaindiaren egoitzan grabatutako alea ikusgai duzue dagoeneko: Motibazioak.
Protagonistak:
- Leyre Rojo Horrillo. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktoregaia.
- Unai Coronel Gastiain. Psikodidaktikako Masterra.
- Jaione Auzmendi Iriarte. Biologia Molekularra eta Biomedikuntzan doktorea.
- Bideratzailea: Eider Saragueta.
Ikerl(h)ari BIRA produkzioak eta IN estudioaren laguntzarekin egindako proiektua da.

