03x01: Diziplinartekotasuna

2025eko azaroaren 5a
Euskal ikertzaile gazteei ahotsa emateko UEUk sortutako ikerl(h)ari bideopodcastaren 3. denboraldia estreinatu da. Aurten lehenengoz bideopodcast ibiltaria izan da eta Bilbon, Iruñean, Gasteizen zein Baionan egin dira grabaketak.
Bilboko BIRA Kultugunean grabatutako alea ikusgai duzue dagoeneko: Diziplinartekotasuna.
Protagonistak:
- Olaia Eizagirre Sagastibeltza. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietan doktorea.
- Unai Lertxundi Ferran. Ingeniaritza Aplikatuan doktorea.
- Maitane Serrano Murgia. Neurozientzietan masterra eta Neurozientzietan doktorea.
- Bideratzailea: Eider Saragueta.
Ikerl(h)ari BIRA produkzioak eta IN estudioaren laguntzarekin egindako proiektua da.

