Oihane Garcia Santiago
Izena: Oihane
Abizenak: Garcia Santiago
Ikasketak: Soziologian doktorea
Jaioterria eta urtea: Getxo, 1980
UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle agregatua naiz Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean. Soziologian lizentziaduna (2003, UPV/EHU) eta Soziologian doktorea naiz (2011, UPV/EHU) eta, 2010az geroztik, UPV/EHUn irakasle eta ikertzaile gisa dihardut. 2018tik EKOPOL ikerketa taldeko kidea ere banaiz, eta teoria kritikoak, jendarte aldaketa, ingurumena-jendartea eta ingurumen-hezkuntza dira nire lan-esparru nagusiak.

Irakasle honen ikastaroak
Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan?
2023-06-30
Eibar - Markeskoa Jauregia
Euzkadi euzkotarron aberria da?: Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran.
2011-07-04
Baiona - Baionako Unibertsitatea IUT