Josu Waliño Pizarro
Informatikan lizentziatua da EHUn eta Proiektuen Zuzendaritzako masterra du Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, PUNTUEUS Fundazioko zuzendaria da, .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratuz. 2014tik domeinu-izenen industrian murgilduta, ICANNeko gobernantzan ere parte hartzen du: TLD geografiko eta komunitarioak ordezkatzen dituen GeoTLD.Group taldeko lehendakariordea da eta ICANNeko 2025eko Nominating Committee-ko kidea da. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Digitaleko Masterrean Interneteko gobernantza eta domeinuen merkatua irakasten ditu. Bere ibilbide profesionala euskara ingurune digitalean sustatzera bideratu du, proiektu teknologiko eta berritzaileen bidez. Aurretik, Elhuyar Fundazioko Proiektu eta Berrikuntza zuzendaria izan zen eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoko sortzailea. Euskararen Aholku Batzordeko kide izana eta Langune klusterreko lehendakari ohia da.
Informazio gehiago: https://www.linkedin.com/in/jwalino/
