Iruñe Astiz Larunbe

Izena: Iruñe
Abizenak: Astiz Larunbe
Jaioterria eta urtea: Iruñea, 1991

Sarean @akkuso bezala ezaguna, disziplina anitzeko artista bezala aurkeztu izan dute eremu formaletan. Berari bere burua hitz batean definitzea eskatuz gero, marisaltsera bat dela erantzungo dizu. Animazio Soziokultural eta Marketing eta Publizitate teknikaria izateaz gain kazetaria ere bada. Ikerketa mundura sarbidea eman zion Gizarte Komunikazio Masterraren bidez bere bi ibilbideak uztartzeko aukera izan zuen. Gaur egun hezitzaile bezala lan egiten du Lanbide Heziketan eta kazetari gisa kolaborazioak egiten ditu hedabide ezberdinetan. Horretaz gain, 2014tik sarean edukia euskaraz sortzen du plataforma ezberdinetan: Youtube, Instagram, Tik Tok edota Peertube besteak beste.


Iruñe Astiz Larunbe