Iñaki Aristondo Derteano

Izena: Iñaki
Abizenak: Aristondo Derteano

Gizarte Langintzan Diplomatua naizen arren, ibilbide profesionalak beste esparru batzuetara eraman nau. Hainbat arlotan gizarte hezitzailea izateaz gain, euskararen sustatapenerako proiektuen kudeaketan eta aisialdian aritu naiz.
Ibilbide horri esker iritsi nintzen, 2024ko abenduan, Kukulaisi Euskaltzaleen Topagunera. Aisialdi Euskalduna eta Hezitzailea eskaintzen duten elkarteen sarea artikulatzen duen elkartea da Kukulaisi. Hego Euskal Herrian zehar ditugun 19 bazkideekin batera egitasmoak sortzeaz gain, euren egunerokotasunean lagungarriak izan daitezkeen ekintzak aurrera eramaten saiatzen gara. Eragileen arteko elkarlana eta saretzea dira gure xede nagusiak.


Iñaki Aristondo Derteano