Garbiñe Larrea Iturralde
Izena: Garbiñe
Abizenak: Larrea Iturralde
Ikasketak: Zuzenbidea eta naturopatia.
Jaioterria eta urtea: Urnieta, 1976
Irratian (Donostiako Herri Irratia) eta euskalgintzan (Euskalgintzaren Kontseilua) lan egina da, telebistako kolaboratzaile ere bai (Txoriene eta Biba Zuek, ETB1). Sendabelarrena etxetik datorkion tradizioa da eta ARGIAren eskutik hiru liburu idatzi ditu: Sendabelarrek dakitena (2021), Sendabelar baratzea (2022) eta Kosmetikoak sendabelarrekin (2024). Dibulgazio lanetan ari da egun: hitzaldi dibulgatzaileak, ikastaroak eta Menda bikoitza podcasta.
