«Zientzia-zubiak», ikertzaileak ezagutarazi eta zientzia herritarrei gerturatzeko ekimena

2026ko azaroaren 3a

«Zientzia-zubiak», ikertzaileak ezagutarazi eta zientzia herritarrei gerturatzeko ekimena

UEUk, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitatea eta Berrikuntza Sailaren laguntzaz, «Zientzia-zubiak» ekimena egingo du azaroan, «ikerl(h)ari» ildoaren baitan. Ekimen honen helburua ikertzaile gazte euskaldunak ezagutaraztea da, bai eta zientzia herritarrei hurbilaraztea ere.

Hiru saio antolatu ditugu, Eibarren, Gernika-Lumon eta Laudion eta hirurak bideratuko ditu Miren Berasategi Zeberio ikertzaileak. Komunikazioan doktorea da Berasategi eta UEUko Talde Eragileko kidea.

EIBAR, azaroak 17, 10:30ean Armeria eskolako areto nagusian

Parte hartuko duten ikertzaile eibartarrak hauek izango dira:

GERNIKA-LUMO, azaroak 24, 10:30ean Astran

Parte hartuko duten ikertzaile gernika-lumotarrak hauek izango dira:

LAUDIO, azaroak 27, 12:00ean Casinoan

Parte hartuko duten bertako ikertzaileak hauek izango dira:

Ekitaldi hauetara etorri nahi baldin baduzu, bidali mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.