UEUko langileok Talde Eragilearen babesarekin lanuztea egingo dugu gaur Palestinaren alde

2025eko urriaren 15a

UEUko langileok Talde Eragilearen babesarekin lanuztea egingo dugu gaur Palestinaren alde

UEUko langileok Talde Eragilearen babesarekin, Hego Euskal Herriko zortzi sindikatuek Palestinaren alde antolatu duten lanuztearekin bat egingo dugu gaur. Horren ondorioz, 11:00etatik 14:00etara ez dugu lanik egingo.

Lanuzte eta mobilizazio egunak honako helburuak ditu:

  • Langile klase osoaren elkartasuna adieraztea Palestinako herriarekin.
  • Israel Palestinako herriaren aurka, AEBetako Gobernuaren babesarekin, egiten ari den genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak salatzea.
  • Zisjordanian Palestinako lurraldearen etengabeko kolonizazioa salatzea, eta horrek langile palestinarren lan- eta bizi-baldintzetan dituen ondorio larriak.
  • Gazako genozidioaren berehalako amaiera eskatzea eta okupazioa eta kolonizazioa amaituko dituen eta Palestinako herriak askatasunean bizitzeko eskubidea bermatuko duen konponbide integrala exijitzea.
  • Patronalari eta instituzioei, bertakoei zein nazioartekoei, Israelekin harreman komertzial oro eteteko eskatzea. Ezin da genozidio baten kontura negozioa egiten jarraitu.
  • Europar Batasuna-Israel Elkartze Hitzarmena osorik eten dadin eskatzea.