UEUk teknologia arloko irakasle-ikertzaile bat behar du

2026ko otsailaren 23a

UEUk teknologia arloko irakasle-ikertzaile bat behar du

UEUk TEKNOLOGIA arloko irakasle-ikertzaile bat behar du Eibarko egoitzan lan egiteko. 


Eskakizunak:

- Teknologia-arloko unibertsitateko gradua edo beste arlo bateko gradua, beti ere masterra edo doktoretza ikasketak teknologia arlokoak badira

- Ikasketak edo esperientzia ingurune digitalarekin gaiekin lotua izatea

- Doktore titulua edo doktoretza hurrengo 6 hilabetetan defendatzea

- Euskararen goi-mailako ezagutzaren agiria (EGA edo C1)

.

Honako ezaugarri hauek ere baloratuko dira:

- UEUren proiektuaren ezagutza

- Euskaraz lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna

- Harremanetarako gaitasuna

- Jendarte berdinzale baten eta feminismoaren aldeko jarrera

.

Ezaugarriak:

- Lanpostua: Irakasle-ikertzailea GOI Ikastegian

- Lanaldi osoa

- Epealdia: 2026 (martxoan hasteko eta luzatzeko aukerarekin)

- Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa jauregia, Eibar)

.

Interesik izanez gero, bidali mezu bat ERREF.DIGITALITATEA izenburuarekin komunikazioa@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako azken eguna: MARTXOAK  6 (eguerdiko 13:00)

Oharra: Euskaraz ez dauden CVak ez dira kontuan hartuko.