UEUk KORRIKAren lekukoa hartu du Maulen
2026ko martxoaren 20a

UEUk 24. KORRIKAren lekukoa hartu du Maulen, Ipar Euskal Herriko bazkideen lana eskertu eta bertako egitasmoa ikusarazteko. Hainbat UEUkide bildu ziren 15. kilometroan. Lekukoa bi belaunaldietako UEUkideek eraman dute, zuzendariarekin batera:
Aitor Bengoetxea Alkorta UEUko zuzendaria eta Emilio Lopez Adan UEUko bazkidea.

Edurne Alegria Aierdi UEUko Ipar Euskal Herriko lehen lankidea.

Koldo Gorostiaga Atxalandabaso UEUko bazkidea.

Oihana Galé Zamponi UEUko Ipar Euskal Herriko lankidea.

Pauline Guelle Lefort UEUko zuzendaritza taldeko kide-ohia.

Joana Falxa UEUko zuzendaritza taldeko kidea.

Euskara gara!