Otsailak 11: emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
2025eko otsailaren 11

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. 2015ean aldarrikatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, emakumeek eta neskatoek zientzian sarbide eta parte-hartze osoa eta bidezkoa izan zezaten, baita genero-berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea lortzeko ere.
UEUk urteak daramatza jakintza alor guztietako ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna lantzen eta arreta berezia emakume ikertzaileengan jartzen. Hementxe dituzue 2024. urte hasieratik hona emakume ikertzaileei egin dizkiegun elkarrizketak:
Ainara San Juan Escudero:
"Auzo osasuntsuagoak lortzeko elkarrekin ikasteko eta erabakiak hartzeko espazioak sortu behar dira"
Ainhize Barrainkua Agirre:
"Oso garrantzitsua da algoritmoen iragarpenak kritikoki aztertzea"
Aiora Eizmendi Otaegi:
"Haurrek parekoekin praktikatuz ikasten dute hitanoa"
Amaia Alberdi Ruiz de Alegria:
"Irakasleok elkarrekin hitz egin behar dugu eta kontrabando-espazioak eraiki"
Amaia Rojo Sierra:
"Sevillan euskal merkatariek nahiko komunitate trinkoa osatu zuten"
Ane Larrinaga Renteria: "Gazteen eta politikaren arteko harremana gutxi landutako gaia da Euskal Herrian"
Ane Portillo Blanco:
"STEM hezkuntzak arazo nagusi bat dauka gaur egun: interpretazio- eta material-aniztasuna"
Annette Unda Endemaño: "Kazetari freelanceen lan-baldintzak kaskarrak dira"
Beloke Alea Arrate: "Kontabilitate Soziala lizitazio askotan aplikatuta ikustea gustatuko litzaidake"
Elena Casiriain Iturriria:
"Muga politikoak eri dira, Bidasoan ibiltzea aski da horren ulertzeko"
Elena Muñoz Pérez:
"Txiotesia nire egunerokoaren isla da"
Enara Retes Nuñez:
"Genero-desberdintasunak eta estereotipatutako jarrerak Haur Hezkuntzako etapatik gertatzen dira"
Goretti Soroa Martinez: "Emakumeon osasun mentala ez da apenas ikertu genero-ikuspegitik"
Igone Palacios Agundez: "Eskolaren erronka nagusietako bat inplikazio-maila baxuagoa izan ohi duten familien parte-hartzea erraztea da"
Ione Zuloaga Muxika: "Emakumeei eragindako errepresaliak ez dira errazak izaten ikertzeko"
Iosune de Goñi Garcia:
"Benetako hezkuntza eta gizarte inklusibo bat eraikitzeko sistema osoa aldatu beharko genuke"
Janire Alonso Puyo:
"Diagnosi goiztiar baten bidez sarkopeniari tratamendua jarri ahalko zaio"
Leyre Rojo Horrillo: "Erronkarieraren azterketak hizkuntzaren alderdi desberdinetako zalantzak argitzen lagun diezaguke"
Maddi Alberdi San Martin: "Euskal nazioaz eta nazionalismoaz emakumeek diotena jakin nahi dut"
Maialen Martija Diez: "Atmosferaren eta ozeanoen arteko erlazioa oso estua da"
Maialen Vázquez Polo:
"Inpaktu itzela du glutenik gabeko dietak pertsona zeliakoen bizi-kalitatean"
Maider Galardi Fernandez de Agirre:
"Euskal gatazkari heldu nahi badiogu ezinbestekoa da hain erdigunean ez daudenen ahotsak ere biltzea"
Maitane Martinez Eguiluz: "Parkinsonaren epe ertaineko bilakaera kognitiboa zehaztasunez aurreikus daiteke"
Maite Luengo Aguirre:
"UEU diziplina anitzetako kideentzako topagunea da eta hori indargune garrantzitsua da"
Miren Altuna Azkargorta: "Kalitatezko loak gure gorputzeko organo eta sistema guztietan du onura"
Sofia Marcos Basagoiti
Oihane Mendizabal Sandonís, Miren Iraeta Orbegozo,"Antzinako zaldien DNAren kontserbazioak markatuko du ikerketa-ildoa norantz enfokatu"
Naiara Arrizabalaga Uriarte: "Mundu mailan kategoria gorenean egon daitezkeen matematikak egiten dira Euskal Herrian"
Naiara Gago Povedano: "Arestiren ekarpen literarioei eta politikoei aitortza egin behar zaie"
Naiara Uriarte Gallastegi: "Gizarteak Ekonomia Zirkularraren eredua integratu behar du"
Olatz Etxebarria Perez de Nanclares:
"Gizartea bezala, hezkuntza-curriculuma ere argiki bitarra da"
Olatz Uranga Barandiaran: "Minbizia detektatzeko baliagarria izan daiteke argiaren eta molekulen arteko interakzioa ezagutzea"
Olga Ibañez Solé:
"Gure genoma ez da modu uniformean kaltetzen, funtzio jakin batzuk betetzen dituzten geneak azkarrago kaltetzen dira"
Oskia Agirre Orbegozo:
"UEUn zientziaren komunikazio-sisteman eta aldizkarigintzan ekarpena egin dezakedala uste dut"
Pauline Guelle:
"Torturaren inpunitateak lehen erronka nagusi bat du: biktimen errekonozimendua arduradun politikoen eskutik"
Saioa Martinez de Lahidalga Azkue:
"Garrantzitsua iruditzen zaigu kirol-errendimenduaren inguruko ikerketetan emakumea erdigunean jartzea"
Uxoa Iñurrieta Urmeneta: "Hizkuntza-teknologietan askoz ere hizkuntza handiagoen pareko tresnak dauzkagu"
Lore Erriondo Korostola:
"Instituzioetatik euskarazko ikerkuntza eta dibulgazioa sustatu behar dira"
ELKARRIZKETAK JAKINTZA ARLOKA