Oihane Landazabal Bernabeu: "Ikuspegi erreparatzaile eta eraldatzaile batetik egingo dugun prozesu bat, eta protokolo bat izango da"
2025eko martxoaren 11

Urte eta erdiko lanaren ondoren, Eraso matxistak kudeatzeko UEUren protokoloaren osatze-prozesua amaitu berri du berdintasun-batzordeak. UEU berdinzalea eta feminista egiteko bidean tresna lagungarria izango da protokoloa, beste batzuen artean, barne-eraldaketari bide emango diolako. Zentzu horretan, protokolo bat izatea bera prebentzio-neurritzat hartzen da. Oihane Landazabal Bernabeu (Algorta, 1994) da berdintasun-batzordeko koordinatzailea eta berarekin izan gara protokoloaren filosofiaz, eraso matxistaren ulerkeraz, aplikazio eremuaz zein osatze-prozesuaz hitz egiteko.
