Oihana Galé Zamponi: "Helburua Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako ikertzaileen sarea egonkortzea eta bultzatzea da"
2026ko urtarrilaren 7a

Oihana Galé Zamponi (Baiona, 1991) 2025eko irailetik UEUren Ipar Euskal Herriko ordezkaria da eta Talde Akademikoko kidea. Haren egitekoa da etengabeko prestakuntza alorreko jarduera akademikoaren, urtean zeharreko eskaintzaren eta jardunaldien antolaketa, planifikazioa bai eta UEUren gainontzeko lan-ildoak ere bertan aurrera eramatea (argitalpenak, dibulgazioa...). Hizkuntzaren Zientziak eta Jakintzen Mediazio eta mediatizazioak ikasi zituen Bordelen.
Haren egitekoen gainean gehiago jakin asmoz, Baionako On! gunean elkartu gara berarekin. Bertan duelako bulegoa UEUk ere.