Nafarroako Gobernuarekin batera antolatzen ditugun ikastaroak proposatzeko deialdia ireki dugu
2025eko urriaren 20a

Nafarroako Gobernuarekin dugun hitzarmenaren baitan, 2026ari begira ikastaroak proposatzeko deialdia ireki dugu.
Ikastaroen ezaugarriak hauek izan behar dute:
- Ikastaro laburrak, 6-15 ordu bitartekoak eta luzeago direnak 15-30 ordutakoak (hauek online modalitatean).
- Online zein aurrez aurre ematekoak (Iruñean).
- Jakintza arloak: feminismoa, teknologia berriak hezkuntzan, hezkuntza pedagogia, irisgarritasuna, garapen pertsonala, komunikazioa, etab.
- Publiko orokorrari zein irakasleei zuzenduak egongo direnak.
- Oso praktikoak izango diren ikastaroak: ikasleak berarengan inplementatu eta berarengandik sortutako jakintza sortu dezan.
- Astean zehar zein larunbatetan eskaini ahal izateko.
- 2026ko martxoa-maiatza bitartean, ekainaren amaieran edo urria-azaroa bitartean eskaintzeko.
Bete formulario hau, azaroaren 10a baino lehen.