Leire Lison Nicuesa: «Fedibertsoaren logika sustatu nahi dugu Euskal Herriko eragileen artean, gure herrigintzaren filosofiarekin bat egiten duelako»
2026ko uztailaren 14a

«Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)?» jardunaldiarekin amaitu dira UEUren 54. Udako Ikastaroak. Errenterian izan da aipatu Udako Ikastaroa, UEUko komunikazio taldeak HDgunearekin eta Badalab-ekin batera antolatuta. Fedibertsoa Saretzen elkartea aurkeztu zuen bertan Leire Lison Nicuesak (Tafalla, 2001) Mikel Gartzia Santamariarekin batera. Lisonek Humanitate Digital Globalak ikasi zuen eta filosofia masterra egin zuen gerora. Gaur egun Badalabeko Berrikuntza Eragilea da.