Jon Mentxakatorre Odriozola: "Talde eragilean sartzeko gonbidapena poz handiz hartu nuen, ohorez"
2025eko otsailaren 27a

Jon Mentxakatorre Odriozola (Galdakao, 1992) da UEUko Talde Eragileko kide berria. Giza Zientzietan graduatua da eta Filosofian eta Euskal Filologian doktorea. Mondragon Unibertsitatean ari da gaur egungo gizartea eta hezkuntza gaien gainean irakas-ikerketan. UEUk larunbatean egin zuen Batzar Nagusian UEUko Talde Eragileko kide bezala hautatua izan da.