INGUMA datu-basea Euskararen Adierazle Sistemako Ekoizpen Zientifikoaren adierazleen iturri
2025eko urtarrilaren 16a

Euskaren eremu osoan hizkuntza-egoera sozialaren berri emango duen adierazle-sorta da Euskararen Adierazle Sistema (EAS). Euskararen egoera eta bilakaera jasotzeko eta ezagutzera emateko helburua du EASek; gizartearen esparru desberdinetan euskarak une jakin batean duen zabalkundea eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko balio behar du. EAS proiektuaren sustatzaileak dira Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernuko Euskarabidea, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Unibertsitateko irakaskuntzaren atalari dagokionez, atal honetako hiru adierazle INGUMA datu-basetik elikatzen dira bere osotasunean, INGUMAren erreferentzialtasuna erakutsiz. Hauek dira INGUMA datu-basetik elikatzen diren EASeko adierazleak: