ikerl(h)ari podcastaren 3. denboraldia estreinatuko dugu azaroan
2025eko urriaren 31

UEUk urteak daramatza ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzen, elkarlana sustatzen eta euskarazko ekoizpen zientifikoa akuilatzen. Bide horretan egin ditugu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte kongresua eta Barredromoa zein Akademiatik plazara bezalako ekitaldi dibulgatzaileak.
Duela bi urte ikerl(h)ari bideopodcasta eta ikertzaile aitzindariei buruzko dokumentalak egiten hasi ginen. Bi urte hauetan izan duten arrakasta ikusita, hirugarren denboraldia estreinatuko dugu azaroan.
Alde batetik, lau bideopodcast grabatu ditugu ikertzaile gazte euskaldunekin hainbat gai lantzeko, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren babesarekin. Denboraldi honetan Eider Saragueta Hezkuntza Zientzietan doktoreak eta UEUkideak egingo ditu aurkezle-lanak. Aurten lehenengoz bideopodcast ibiltaria izan da eta Bilbon, Iruñean, Gasteizen zein Baionan egin dira grabaketak.
Honakoak izango dira argitaratze-datak eta hizlariak:
Diziplinartekotasuna (azaroak 5)
- Olaia Eizagirre Sagastibeltza. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietan doktorea.
- Unai Lertxundi Ferran. Ingeniaritza Aplikatuan doktorea.
- Maitane Serrano Murgia. Neurozientzietan masterra eta Neurozientzietan doktorea.
Bidegurutzeak (azaroak 12)
- Samara Velte Moran. Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea
- Xabier Arraztoa Lazkanotegi. Ingeniaria eta IKERLANeko doktoregaia.
- Alazne Irigoien Domínguez. Zuzenbidean doktorea.
Motibazioak (azaroak 19)
- Leyre Rojo Horrillo. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktoregaia.
- Unai Coronel Gastiain. Psikodidaktikako Masterra.
- Jaione Auzmendi Iriarte. Biologia Molekularra eta Biomedikuntzan doktorea.
Begiradak (azaroak 26)
- Elena Casiriain Iturriria. Antropologian doktoregaia.
- Jon Levy Otheguy. Biologian doktoregaia.
- Amaia Rodriguez Aguirre. Hizkuntzen didaktikan doktoregaia.
Bestetik, nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazteko eta errekonozitzeko lau ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso ditugu dokumental laburretan Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, UEUkideak guztiak:
Ana Zubiaga Elordieta (azaroak 3)
Xabier Isasi Balantzategi (azaroak 10)
Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez (azaroak 17)
Fernando Mijangos Ugarte (azaroak 24)
Ikerl(h)ari BIRA produkzioak eta IN estudioaren laguntzarekin egindako proiektua da.
Gure eskerrik beroenak bideopodcastak zein dokumentalak grabatzeko etxeko ateak ireki dizkiguten BIRA guneari, Katakrak liburu-dendari, Euskaltzaindiari, IKER zentroari eta Urdabai Bird Centerri.