Garbiñe Almanza Gutierrez: «Garrantzitsua da txikitatik jakitea entzumen-murriztasuna dugula eta hizkuntza egoki garatzea»
2026ko apirilaren 15a

Garbiñe Almanza Gutierrez (Basauri, 2000) Filologian graduatua da (EHU) eta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentalean Masterra du (EHU). Gogo-elebiduna taldean aritu da doktoretza aurreko ikerketa-beka batekin eta gerora, ikertzaile laguntzaile gisa, zahartze osasuntsuan hiztegi mentala aldatzearen eta elebitasunaren arteko erlazioa ikertzen. Dena dela, haren interesa hizkuntzaren garapenaren eta entzumen-urritasunaren arteko eralzioa ikertzea da. Ikerketarekin jarraitu ahal izateko doktore-tesia egitea da haren hurrengo erronka, baina hura egin ahal izateko deialdien erantzunen zain dago. Harekin izan gara.