Filosofo Euskaldunen I. Bilkura (FEB2023): komunikazio-deialdia

2023ko martxoaren 24a

Filosofo Euskaldunen I. Bilkura (FEB2023): komunikazio-deialdia

Aurkezpena

Filosofo Euskaldunen I. Bilkura dugu hau, bi urtero ospatzeko sortua, UEUko Filosofia Sailaren ekimenez eta Agora Filosofia Elkartearekin elkarlanean.

Lehen jardunaldi honetan, egun batez, Eibarren elkartuko gara gogoeta filosofikoa edota haren irakaskuntza euskaraz egiten dituztenak elkartu, saretu eta batera pentsatzeko bidean jartzeko.

Goizean, Besaulkia podcasteko arduradunen solasaldiarekin eta filosofia ikasgaien etorkizunaren gaineko gogoetarekin abiatuko gara. Eguerdian, komunikazioetarako tartea izango dugu, bai unibertsitate, kultura eta akademietako ekarpenak aurkezteko, bai bigarren hezkuntzako tailer, ekimen, praktika on eta proposamenak ezagutzera emateko. Arratsaldean, filosofia irakaskuntzaren erronkaz arituko gara.

Honekin, jardunaldian komunikazioak aurkezteko deialdia zabaltzen dugu.

Nori zuzendua

Filosofia arloan lanean, ikertzen, irakasten, ikasten, pentsatzen ari diren irakasle, ikasle, teknikari eta erakundeei.

Zer bidali

Komunikazio proposamena bidali nahi izanez gero, honako hau bidali:

  • Izenburua

  • Egile(ar)en izen-deiturak eta lantegi edo erakundearen izena

  • Eremua: unibertsitate arloa, bigarren hezkuntza edo oinarrizko hezkuntza

  • 250 hitzeko laburpena

  • Harremanetarako posta elektronikoa eta telefono zenbakia

Nora bidali

UEUko Filosofia Sailera: filosofia@ueu.eus

Batzorde Zientifikoa

  • Mitxelko Uranga (UEU – Uribe Kosta BHI)

  • Alba Garmendia (UEU – Iparralde DBHI)

  • Itsaslore Yarza (Orixe BHI – Agora Filosofia Elkartea)

  • Iñigo Martinez (Lauro Ikastola – Agora Filosofia Elkartea)

  • Arantzazu Saratxaga (Vienako Arte Akademia)

  • Josu Landa Goyogana (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa)

  • Egoitz de la Iglesia (Mondragon Unibertsitatea – Nafarroako Filosofia Elkartea)

Egutegia

  • Proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2023-05-07

  • Jardunaldiaren ospakizuna: 2023-07-03