Filosofo Euskaldunen II. Bilkurarako komunikazioak bidaltzeko epea ireki da

2025eko martxoaren 18a

Filosofo Euskaldunen II. Bilkurarako komunikazioak bidaltzeko epea ireki da

Ekainaren 26an eta 27an "Filosofo Euskaldunen II. Bilkura: filosofia hormarik gabe (FEB2025)" egingo da Iruñean, UEUko Filosofia sailaren eta hainbat laguntzaileren ekimenez.

Bigarren jardunaldi honetan, bi egunez, Iruñean elkartuko dira gogoeta filosofikoa egin, eragin, irakatsi, zabaldu edota sustatzen dituztenak elkartu, saretu eta batera pentsatzeko bidean jartzeko.

Ekainaren 26an, ostegunez, Euskal Herriko hezkuntza sistemetan dituzten erronken gaineko gogoetarekin abiatuko dira, antolakuntza modu berriekin jarraituko dute, eta filosofia eta basoaren gainean hausnarrean arituko dira.

Ekainaren 27an, ostiralez, filosofia hedatzeko ohiko moduez eta modu berriez solastuko dira, eta komunikazioak egiteko tarte zabala izango dute. Egindako, bidean dauden edo egin-asmo diren ikerketak, materialak edo praktika onak ezagutzera emango dituzte.

Hori dela eta, eremu hori ondo aberasteko, komunikazioak aurkezteko deialdia zabaldu dute.

Nori zuzendua

Filosofia arloan lanean, ikertzen, irakasten, ikasten, pentsatzen ari diren irakasle, ikasle, teknikari eta erakundeei, eta haien lan edo jakintza eremutik gogoeta filosofikora hurbiltzen direnei.

Zer bidali

15 minutuko komunikazio proposamena egin nahi izanez gero, honako hau bidali:

  • Izenburua
  • Egile(ar)en izen-deiturak eta afiliazioa
  • Eremua: ikerketa, praktika ona edo zabalkundea
  • 200 hitzeko laburpena
  • Harremanetarako posta elektronikoa eta telefono zenbakia

Nora bidali

UEUko Filosofia Sailera: filosofia@ueu.eus

Batzorde Zientifikoa

  • Alaitz Aizpuru (UEU)
  • Eduardo Apodaka (EHU – UEU)
  • Haritz Azurmendi (Jakin – UEU)
  • Alba Garmendia (UEU)
  • Jon Mentxakatorre (MU – UEU)
  • Arantzazu Saratxaga (Aix-Marseillako Unibertsitatea)

Egutegia

  • Proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2025eko maiatzaren 11n.
  • Jardunaldiaren ospakizuna: 2025eko ekainaren 26-27an, Iruñean.