Eider Goiburu Moreno: «Hezkidetza eduki bezala lantzeaz gain, begirada jarri behar dugu prozeduretan, harremanetan, testuinguruan»

2026ko urriaren 19a

Eider Goiburu Moreno: «Hezkidetza eduki bezala lantzeaz gain, begirada jarri behar dugu prozeduretan, harremanetan, testuinguruan»

Hirugarrenez antolatu du UEUren GOI ikastegiak «Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz» graduondokoa eta izena emateko epea irekita dago. Irakasteko zein ikasteko modu feministak eta jarduteko modu feministak identifikatzeko, praktikan jartzeko eta egituratzen joateko koordenatuak eskaini nahi ditu graduondokoak, betiere, Euskal Curriculuma iparrorratz duelarik.

Eider Goiburu Moreno da zuzendarietako bat eta berarekin izan gara testuinguruaz, edukiez edota metodologiaz hitz egiteko. Psikologian lizentziatua da Goiburu, berdintasun-teknikaria, pedagogian doktorea eta talde-prozesuen bidelaguna. Esku-hartze psikosozialean eta pedagogia feministetan aditua ere bada. GOI ikastegiko irakasle-ikertzailea da gaur egun.

Jakintza-arloak