Barredromoa egin du UEUk Eibarren: zientzia eta umorea batzen dituen ekitaldia
2026ko martxoaren 16a

Barredromoa dibulgazio-ekitaldia antolatu du bosgarren aldiz UEUk, Eibarko Klub deportiboarekin elkarlanean. Zientzia, euskara eta umorea izan dira protagonista ekitaldi honetan.
Idoia Torregarai Martija UEUko Komunikazio-arduradunaren gidaritzapean, bost bakarlarik parte hartu dute:

- Lehen bakarrizketalaria Ane Arandia Morgaetxebarria Arrankudiagarra izan da. Bera doktorea da Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian eta Joseba Sarrionandiaren poesiari buruzko tesia egin du.

- Txalo zaparrada artean etorri da bigarren ikertzailea: Olatz Ortega Vidales bilbotarra. Lau urte daramatza Plentziako Itsas Estazioko "Kontuz! Ez nazazu zapaldu" Herritar Zientzia proiektu inklusiboan lanean. Berak azaldu digu euskal kostaldeko eskala mikroskopikoko biodibertsitatearen (meiofaunan eta mikroalgetan) osasuna ona dela.

- Hirugarren hizlaria Amaia Rodriguez Aguirre eibartarra izan da eta bere ikerketa azaldu du: "Ahozko Handi Elebidunaren (euskara-frantsesa) didaktika eleaniztuna murgiltzen ereduan". Horretaz gain, bere eibartasuna aldarrikatzeko asmoz, eta euskal erretolika aurkitzeko bere ibilbidean, Akilino Amuategui hizlari eibartarra aurkeztu du.

- Nora Santos Loyolak doktoregai eibartarrak litio eta interes ekonomikoa duten beste zenbait elementu arrarodun arrokak ikertzen ditu. Baina landa-lana egin zuen Belvís de Monroy-eko herritarrentzat "lla vasca que busca Litio"

- Azken hizlaria Josu Lopez-Gazpio Kimikan doktorea izan da. Berak animaliak ere drogatzen direla azaldu digu.

Eskerrik asko protagonistei, hurbildu zinetenei eta Eibarko Klub Deportiboari!